Tori.eus sortu dute, Wetransfer euskaraz

Tori.eus gunea aurkeztu berri du PuntuEus Fundazioak. Tamaina handiko artxiboak sarean partekatzeko gunea da, Wetransfer ezagunaren berdina, baina euskaraz eta erabat doan. Euskarazko internet egunaren barruan egin dute Tori.eus-en aurkezpena, Azpeitian, eta sortzaileek adierazi dutenez bi berezitasun ditu:

  • Zerbitzu osoa doakoa izatea, hau da, funtzionalitate guztiak mugarik gabe erabiltzeko aukera
  • Hizkuntzaren ikuspegitik erabat berritzailea da, orain arte halako zerbitzu gehienak ingelesez daudelako, eta bakarren bat gaztelaniaz.

Doakotasuna eta euskarari Interneten ikusgarritasuna ematea lortu nahi du PuntuEus Fundazioa.

adaki

Author: adaki

Komunikazioa, beste pertsona batzuengana iristeko bidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude