WeTransferreko 2016ko proiekturik gustukoenak

Asko gara gure artxiboak online elkarbanatzeko WeTransfer erabiltzen dugunak. Plataformak argitara eman dituen azken datuen arabera, 2016an hamar mila milioi artxibo baino gehiago bidali zituzten erabiltzaileek, hilean gutxi gorabehera mila milioi dokumentu. 195 herrialdetako 285 milioi erabiltzaile izan zituen iaz plataformak.

Erabiltzaileen artxibo guztiak kontuan hartuta, WeTransferrek aukeraketa bat egin du, eta gehien gustatu diren proiektuak This Worked 2016 publikazioan bildu ditu. Proiektuak sei ataletan banatuta daude: argazkilaritza, animazioa, ilustrazioa, diseinua, musika eta artea. Aukeraketa egiteko, proiektuek jasotako klik portzentajean oinarritu dira. Lanak 12 herrialdetako sortzaileek egindakoak dira.

Lotura honetan aurkituko duzu aukeraketa: This Worked 2016

adaki

Author: adaki

Komunikazioa, beste pertsona batzuengana iristeko bidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude