#KontuanIzan, Begisareren publizitate kanpaina berria

#KontuanIzan publizitate kanpaina garatu du Erretinosi pigmentarioa dutenen  Gipuzkoako Begisare elkarteak. Ikusmen Murriztua Dut izeneko sentsibilizazio proiektua indartzen jarraitzeko beste pauso bat da #KontuanIzan kanpaina.  Real Sociedad futbol taldeko jokalarien babesa izan du, eta Adaki Komunikazioa agentziak egin du kanpaina.

Adakin urteak daramatzagu Begisarerekin elkarlanean, eta urtez urte, helburu zehatz bati lotutako lanketan oinarritu da publizitate kanpaina: ikusmen murriztua duten pertsonekin hartu-eman soziala hobetzea. Aurten, konpromiso horrekin bat egin dute Aritz Elustondo, Yuri Berchiche eta Toño Ramírez Real Sociedad futbol taldeko jokalariek. Erretinosi pigmentarioa dutenen bereizgarri den irudia eskuan hartuta, mezu argia zabaldu dute hiruek: “Ikur hau ikusiz gero, kontuan izan”.

Aritz Elustondo, Toño Ramirez eta Yuri Berchiche Begisareren #KontuanIzan kanpainarako egindako karteletan

Publizitate kanpainaren barruan sare sozialen aldeko hautua egin da, eta #KontuanIzan etiketa erabiliz hiru futbol jokalarien bideo bana zabaldu da. Horrez gain, kartelak eta informazio liburuxkak egin dira, komunikabideetan iragarkiak publikatu dira eta autobus markesinetan irudiak jarri dira.

Kanpainak herritarrengan eragin nahi du, “Ikusmen Murriztua Dut” ikurra eta bereizgarria ikusten dutenean, ikusmen urritasunen bat dutenekin nola jokatu jakin dezaten eta pertsona hauek gizarteratzeko mugimendu sozialean eragin dezan.

Kanpainarako egindako kartelak
Kanpainako kartela autobus geltoki batean

adaki

Author: adaki

Komunikazioa, beste pertsona batzuengana iristeko bidea.

Erlazionaturiko edukiak

  • La lucha contra el lado oscuro de Begisare, junto a la Legión 501, la Spanish Garrison
  • Desarrollo de nuestra campaña “Tengo baja visión”
  • Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude