Komunikazioa, zure helburuak betetzeko ezinbestekoa
8868
post-template-default,single,single-post,postid-8868,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_grid_1400,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-16.3,qode-theme-bridge,wpb-js-composer js-comp-ver-5.4.7,vc_responsive

Komunikazioa, zure helburuak betetzeko ezinbestekoa

Hezkuntzaren alorrean ezinbestekoa da komunikazio estrategia eraginkor eta zehatz bat izatea. Ikastetxe bakoitzak ezaugarri konkretu batzuei erantzuten die, horregatik, komunikazio estrategia hori zentro bakoitzaren behar zehatzetan oinarritu behar da. Hala ere, ikastetxe guztiek badute lotura komun bat: hezkuntza komunitatea. Zehaztutako komunikazio estrategian finkatutako helburuak lortzeko funtsezkoa izango da hezkuntza komunitatearen barruan zein kanpoan ikastetxeari buruzko irudi positibo bat erakustea.

Horretarako, oinarrizkoa da ikastetxearen egunerokotasuna hezkuntza komunitatera zabaltzea hainbat komunikazio tresnaren bidez: webgune dinamiko, argi eta eguneratu bat; sare sozial aktiboak; edo aldizkari bat funtsezko erremintak izango dira. Tresna horiek izango dira ikastetxeari buruzko albisteak eta mezuak zabaltzeko bide nagusienak.

comunicación, educación, comunidad, escuela, centro

Bideoak eta argazki galeriak erabiliz, zabaldu nahi den mezu hori modu zuzenagoan eta eraginkorragoan iritsiko da zure publiko objektibora, eta horrek eragina izango du ikastetxean, inguruan, herrian, ikastetxeko ikasleen gurasoengan eta etorkizunean ikastetxeko komunitateko parte izan nahi dutenengan.

Komunitateak jasotzen dituen erreferentziak erabakigarriak izango dira familia bakoitzak zein ikastetxe duen gogokoen aukeratu behar duen unean. Izan ere, une horretan, dena da garrantzitsua.

Adaki Komunikazioan esperientzia handia dugu komunikazioaren alorrean, eta dagoeneko hainbat ikastetxek gure laguntza dute haien egunerokoan. Ikastetxe bakoitzera egokitutako plan estrategikoak diseinatzeko komunikazio kabinete bat daukagu, eta ikastetxe bakoitzaren balioak hezkuntza komunitatean indartzeko ekintzak garantzen ditugu. Hala, zehaztutako helburuak lortzera bideratzen dugu gure lana: ikasle kopurua handitu, ikastetxeko hezkuntza komunitatea sendotu eta mezu estrategikoak bideratu…

Zure ikastetxeak aipatutako beharren bat duela uste baduzu, jarri harremanetan Adaki Komunikazioa osatzen dugunokin, eta finkatu dituzun helburuak lortzen lagunduko dizugu.

 

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat argitaratu