Stand on batek emaitza komertzialak hobetzen laguntzen du

Azoka batean, stand-a da espositore baten elementurik garrantzitsuenetakoa. Kokapen egoki batek, gainera, emaitza komertzialak hobetzea ekartzen du. Marka izan behar da arreta gune nagusia, batez ere azoka tematikoetan, adibidez Hannoverren makina erremintaren inguruan egiten duten EMO 2017 azokan.

Beste urte batez azoka erronka bat izan da enpresa askorentzat brandig-ari eta markari dagokionean. Enpresen artean dagoen konpetentzia maila altuak bezeroen arreta erakartzeko ideia berriak garatzera behartzen ditu. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da hainbat puntu kontuan izatea. Fagor Automationek EMO 2017 azokan jarri duen stand-a adibide on bat da.

Stand batek honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • Informazio zuzena: Stand-ak mezu sinple eta eraginkor bat modu errazean ulertzen eta barneratzen lagundu behar du. Horretarako, informazio garrantzitsuena bezeroak erraz ikusteko eta azkar barneratzeko moduan jarri behar da, stand-a ikustera erakarriko duen elementuekin.

 

  • Bisuala: Ematen den mezua argia eta leku guztietatik ikusteko modukoa izan behar da, bai gertutik eta bi urrutitik. Ezinbestekoa da seinale adierazgarriak eta argiztapen on bat erabiltzea. Bisualki erakargarriak diren stand-ak izaten dira bezeroak erakartzen dituztenak, horregatik kolore biziak erabiltzea gomendatzen da. Stand-ean dauden elementuak modu egokian ikusteko moduan kokatu behar dira, eta horiek ezkutatuko dituen elementuak kendu behar dira (batez ere komunikazio on bat oztopatzen dutenak). Fagor Automationen kasuan, mezua eta marka stand-aren erdian agertzen dira, erraz eta azkar ikusteko moduan. Mezu laburra eta korporatiboa da, markaren bereizgarri nagusia.

  • Markaren balioak: Stand osoak enpresaren irudi korporatiboa irudikatu behar du, markaren eta bere balioen esentzia transmititu behar du. Kolore korporatiboak erabiltzea funtsezkoa da. Fagor Automationen kasuan, neurri hau erabat betetzen da espazio guztian, bertan dauden elementu guztietan zuriaren eta gorriaren arteko konbinazioa erabilita. Stand-a %100 Fagor Automation da, %100 marka.

  • Hainbat euskarri: Publiko mota ezberdina erakartzeko, informazioa hainbat euskarritan eskaini behar da. Informazio hori foiletoen, panfletoen edo irakurketarako beste euskarri batzuetan jasotzea gustatzen zaio publikoaren zati bati. Beste batzuek euskarri bisualagoak nahiago dituzte, eta nahiago izango dute definizio altuko pantaila batean edo tablet baten demo bat ikustea. Produktuei eta zerbitzuei buruzko argazkiak erakustea positiboa izaten da. Erabiltzea erabakitzen bada ezinbestekoa izango da tamaina eta kalitate handikoak izatea. Fagor Automationek pantailak eta foiletoak erabili zituen produktuei buruzko informazioa eskaintzeko, lan egiten duen euskarriei buruzko argazkiak eta egunerokotasunean erabiltzen dituen makinen inguruko simulatzaileak. Stand-a hainbat gunetan banatuta egoteak hainbat bezerorekin aldi berean eta batak besteari enbarazurik egin gabe biltzea ahalbidetzen du.

Adaki Komunikazioan esperientzia handia dugu stand-ak diseinatzen, gure bezeroak nabarmendu daitezen. Markak eta irudiak zenbaterainoko garrantzia duen badakigu, horregatik, gure bezeroek ahalik eta emaitzarik hoberenak lortu ditzaten kontuan izaten ditugu ezinbestekoak diren ezaugarri hauek.

adaki

Author: adaki

Komunikazioa, beste pertsona batzuengana iristeko bidea.

Erlazionaturiko edukiak

  • Marka elementu bereizgarri gisa lantzeak duen garrantzia
  • Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude